Jaia iruditan

ALDERDI EGUNA 2019

Ezagutzera eman

Andoni Ortuzar: "Horrek esan nahi du arazorik ez dugula? Guk ez ditugu gure arazoak ezkutatzen. Konpondu egiten ditugu! Horretarako dago politika, horretarako daude politikariak"

Andoni Ortuzar: "Herri honek behar dituen bekak nahi ditugu, eta ez Auzitegi Gorenak esaten dituenak. Guk izan nahi dugu eta eduki nahi dugu euskal gizarteak nahi duena, euskal gizarteak erabakitzen duena"

Andoni Ortuzar: "Euskadi berde izan dadila hauteskundeetako mapan! Gutako asko haserretuta gaude, bai, baina haserre hori ezin da etxean geratu. Abertzaleen haserrea erabili behar dugu boto abertzalea emateko. Bestelakoak gara! Guk badakigu. Orain, mundu guztiak jakin dezala!"

Iñigo Urkullu: "EAJk proiektu politiko berria eta berritzailea dauka: Europa berrian gure Nazioaren izena eta izana zabaltzen jarraitzeko, Autogobernua gaurkotzea, Euskadiren Nazio nortasuna aitortzea, Estatuaren nazio aniztasuna onartzea, Aldebikotasuna bermatzea. Herrien Europa berria eraikitzea"

Ane Miren Atin: "Gazteak gara, indarra dugu; adorea, inkonformismoa, ezinegona, lana, konpromisoa jartzen dugu egiten dugun orotan; Alderdia bultzatzeko, Euzko Gaztediren mezua gazteriari zabaltzeko"

Ane Miren Atin: "Izaera honek momentu latz eta gogorrak ekartzen dizkigu batzuetan, baina beti gaude prest eta gogotsu lanari elkarrekin ekiteko, lurralde izaeratik haratago, gure aberria, EUSKAL ABERRIA, eraikitzen jarraitzeko"

Ane Miren Atin: "Mundu mailan gazteok erakutsi dugu aldaketa klimatikoak eta honen ondorioak benetan arduratzen gaituztela. Gure herria, Euzkadi, txikia da tamainaz baina aldaketa klimatikoaren eredu izan behar du, gazteok jasangarritasunean eredu izan behar dugu"

Ane Miren Atin: "Euzko Gaztedi osatzen dugunok argi dugu erronka honi erantzutea gu guztion erantzukizuna dela. Gure herria eraikitzen dugunok horren arduradun gara. Zaindu maite duzun hori, dio abestiak, beraz zaindu dezagun gure amalurra"

Ane Miren Atin: "Euzko Gaztediko emakumeok, abertzale eta humanista garen neurrian, argi dugu ez dugula izango aberri askerik, emakume aske eta ahaldundurik gabe. Bada garaia emakumeok entzun eta aintzat har gaitzaten!"

Ane Miren Atin: "Berriz kanpainan gaude, gure bozkek balio izan ez balute bezala. Laster izango dira gurean kakalardoak. Baina guk gurera jarraituko dugu, aurrera, beti bezala! Norabidea argi dugu, Gazteok argi dugu Euzkadi defendatuko duen bakarra Euzko Alderdi Jeltzalea dela"

Ane Miren Atin: "Prest gaude, elkarrekin, euskara bultzatzeko, ahobizi eta belarriprest izateko, alderdiaren hazia ereiteko, herrigintzan sakontzeko, herri nortasuna defendatzeko, alderdiaren alde egiteko, Euzkadi eraikitzen dugun gizon eta emakumeon borondatearen alde lan egiteko! Pertsona askeen Herri librea eraikitzeko!"

ALDERDI EGUNA 2019

Foronda, Entitatea, 33, 01196
Foronda, Araba