Andoni Ortuzar: "Euzko Alderdi Jeltzalea, #PREST! Autogobernua irabazteko, Prest! #Etorkizuna erabakitzeko, Prest! #Euskadi askatzeko, Prest! Gora Euzko Alderdi Jeltzalea! Gora Euskadi Askatuta!"
Andoni Ortuzar: "Trainerak ditut gustoko, eta beste alderdi politikoak gonbidatzen ditut gurekin batera boga egitera. Ibilbidea denon artean erabakitzeko eta Herri hau aurrera eramateko, etorkizunera, elkarrekin boga eginez, denok batera"
Andoni Ortuzar: "Lauaxetak esaten zuen bezala, dena emango dugu, gure eskura daukagun guztia jarriko dugu, horrela izan dadin. Baina #akordio barruan ez daudenak ere mugitu beharko dira. Lurra, lantzen duenarentzat. EAJ bere lekuan egongo da"
Iñigo Urkullu: "Eredu bat dugu… Herri eta Hiri bakoitzean, Lurralde bakoitzean. Pertsona bakoitzaren eta Euskadiren alde bihotza eta burua jartzen duena. Aurrera egitea da MUNDUAN gure lekua irabaztea eta EUROPA BERRI bat eraikitzea. HORI DA zabaltzen ari garen proposamena"
Jokin Castiella: "#PREST da aurtengo Alderdi Egunaren leloa. Ba lehendabiziko aldarrikapena: Jakin ezazue @euzkogaztedi egunero gaudela PREST zuekin batera, gainontzeko alderdikide guztiekin batera gure Aberria haundi egiteko!"
Andoni Ortuzar: "#Euskadi-rentzat nahi dugu ahal dugun autogobernurik zabalena eta onena, eta Euskadiko alderdi guztien artean adostu nahi dugu. Baina ez hori bakarrik, Madril eta Bruselarekin ere adostu nahi dugu"
Iñigo Urkullu: "Politikan hitz eta adierazpen ugari egiten dira. Beharrezkoak dira hitzak, baina ez dira nahikoa. Ezagutzen nauzue eta nik, batez ere, ekintzei eta egindakoari begiratzen diot. Gaur, ekintzei buruz hitz egin nahi dut. Ekintzen bidez aurrera doan Herria baikara"
Andoni Ortuzar: " Gaur, Alderdiaren egitura osoa #Foronda-n dagoela aprobetxatuta, gure herri ordezkari guztiei esan nahi diet ESKERRIK ASKO egiten duzuen lanagatik, eskerrik asko zuen konpromisoagatik, mila mila esker, benetan, beti prest egoteagatik!"
Jokin Castiella: "Oraindik esaten digute ‘baskoak’ etorri omen direla #Nafarroa-ra: ‘Que vienen los vascos’ esaten ziguten. Ba hau gure erantzuna: Euskaldunok beti egon gara Nafarroan! Lapurdin, Xiberun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egon garen moduan!"
Andoni Ortuzar: "Kezkatuta gaude, bai, beste indar politikoek labanak atera dituztelako eta Gobernu berriak hor jarraitzen duelako, berba onekin, bai, baina berbak… errealitate bihurtu gabe"
Foronda, Entitatea, 33, 01196
Foronda, Araba